Kargatzen

Arma zuriak

EzezagunaXVI-XIX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Bost arma zuriren adibideak dira: sable bat, hiru ezpata eta flamigero bat. Sableak inskripzio hauek ditu: "La dedica la gratitud del Corregidor de Toledo" ("Toledoko Korrejidoreak esker onez") eta "Toledo. Año de 1804". Badirudi, beraz, mesede baten trukean opari gisa eskaintzen den arma tipikoa dela.

Gainerakoak XVI eta XVIII. mendetakoak dira, horietako bi Toledokoak dira eta beste biak Solingenen (Alemania) fabrikatuak. Bi herriak kalitate handiko arma zuri askoren produkzio-guneak izan dira historikoki. Bai xaflek, bai eskutokiek, modeloen aniztasuna eta ugaritasuna azaltzen dute.

Pieza horietako batzuk Aquiles Broutin bildumagile eta esgrima irakasle frantsesak testamentuan utzitako legatukoak dira, eta San Telmo Museoan 1921ean gordailutu ziren.

Erreferentzia bibliografikoak:

Dueñas Beraiz, Germán. La colección de armería e historia militar de Museo de San Telmo San Sebastián. Militaria: revista de cultura militar. 1, 2001. 11-87

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Xehetasunak

Gomendatuak

Itzuli Google-ren bidez
Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila