Kargatzen

Bainuontzia

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Zinkez egindako bainuontzi garraiagarria, zurezko oinarriarekin. Bi helduleku eta bi gurpil ditu. Moldura eta erronboekin apainduta dago. Donostiako Miramar Jauregikoa da. Jauregia 1893an eraiki zuten, errege familiarentzako udako egoitza gisa, XIX. mende erdialdetik Donostiara joaten baitzen, itsaso bainuak hartzera.

Bainuontziak heldulekuak eta gurpilak dituenez, agerian geratzen da elementu eramangarria zela, etxeetan iturriko ura erabat zabaldu zen arte ohikoa zen bezala. Higienismoa hemeretzigarren mendeko mugimendu bat izan zen, bainatzeari garrantzia handia eman ziona, osasun arrazoiak zirela medio: bai itsaso bainuak, indargarriak zirelako, bai gorputza garbitzekoak. XX. mende erdialdera arte, edo mendea ederki hasita egon zen arte, bi motatako bainuak ia soilik aberatsek hartzen zituzten. Astean behin bainatzea eta, geroago, egunero dutxatzea ez zen gertatu iturriko ur beroa erabat zabaldu eta hamarkada batzuk igaro arte.

Pieza eta Miramar Jauregiko bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Sagüés Subijana, Miguel. Historia del palacio de Miramar. Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián. 28, 1994. 255-300.

Inbentario-zenbakia: GFA-017037-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Xehetasunak

  • Title: Bainuontzia
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XX. mendea
  • Physical Dimensions: 70 x 137 x 68 cm
  • Provenance: Miramar Jauregia, Donostia (Gipuzkoa)
  • Type: Altzaria
  • Medium: Zinka, Zura
Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila