Kargatzen

Beiratea

Unión de Artistas Vidrieros de Irún (Gipuzkoa)XX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Beirate apaingarri koloreaniztuna, landare-motibo profilatuak eta grabatuak dituena. Obraren egilea José Luis Alonso Susperregui da, Lesakan jaioa (Nafarroa), Irungo Unión de Artistas Vidrieros (Gipuzkoa) lantegikoa, erretiroa hartu eta enpresa itxi arte, 2008an.

Irungo lehen beira-lantegia 1923an ireki zen. Geroztik, eta 2008ra arte, hango langintza nabarmendu da bere produkzioen kalitateagatik eta bere motibo apaingarrien aniztasunagatik, zeintzuk erlijio gai tradizionaletatik askoz harantzago joan baitira. Han egindako obrak Europan, Asian eta Amerikan daude. Azpimarratzekoa da, esate baterako, Abandoko geltokiko beiratea –Bilbo (Bizkaia)–, zeina, bere 286 m2-ko pieza bakarrean, bere garaiko beirate beruneztaturik handiena izan baitzen.

Beirate hau da Gipuzkoako Foru Aldundiaren José Luis Alonso bilduma osatzen duten ia 4.500 beirate, bozeto eta beste pieza batzuetako bat.

Erreferentzia bibliografikoak:

Urdangarín, Carmelo; Izaga, José Mª. Maestros Vidrieros de Irún. In: Oficios tradicionales. [Donostia = San Sebastián]: Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Economía y Turismo = Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia eta Turismo Departamentua,[1997]. V, 13-31.

http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/vidrio/

Inbentario-zenbakia: GFA-026455-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Xehetasunak

  • Title: Beiratea
  • Creator: Unión de Artistas Vidrieros de Irún (Gipuzkoa)
  • Date: XX. mendea
  • Physical Dimensions: 43,8x92,5 cm
  • Provenance: Unión de Artistas Vidrieros de Irún (Gipuzkoa)
  • Type: Apaindura
  • Medium: Beira, Beruna

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila