Kargatzen

Gurpilak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gurdia joriki aztertu dute Aranzadi, Caro Baroja, Barandiaran eta beste hainbat etnografok. Deigarria izan da bidaiari ugarirentzat, egiten zuen negarrarengatik. Gurdiak bi gurpil barne-bete ditu, pagokizko ardatz batez elkartuta; ardatza gurtetxera gurditxinela izeneko bi piezekin eusten da. Ardatzaren buruak, forma irregularrekoak, gurpilen abatzetan sartzen dira. Gurpilak estuak ziren eta burdinazko uztaiak zituzten. Hori dela eta, galtzadarrizko zola zuten lekuetara sartzea debekatuz joan ziren eta, geroago, asfaltozko zorua zutenetara, sotzen zuten higadurarengatik. Gurpil barne-beteak, beraz, pneumatikoengatik ordezkatu zituzten XX. mendean.

Negarra gurditxinelak ardatzarekin marruskatzearen ondorioz sortzen zen eta, horretarako, zurezkoak behar zuten, metalezkoek ez baitzuten zaratarik egiten. Beraz, bilatzen zen zerbait zen: gurdia bertan zegoela adierazteko funtzioa zuen, bide estuetan kontrako norabidean zihoan gurdi batekin aurrez aurre ez topatzeko. Horretaz gainera, ezkon arreoak garraiatzen ari zirenaren berri ematen zuen.

Erreferentzia bibliografikoak:

Garmendia Larrañaga, Juan. Itzaia = El “itzai”. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. I, 138-147.

Garmendia Larrañaga, Juan. Gurdia = El “gurdi”. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. II, 132-141.

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago
  • Title: Gurpilak
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XIX-XX. mendeak
  • Type: Ibilgailuaren osagaia
  • Medium: Zura, Burdina

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila