Kargatzen

Kutxak

EzezagunaXVIII-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Kutxa objekturik bereizgarrienetarikoa da euskal altzarien artean. Ohikoak ziren etxe guztietan, eta gorde nahi zenaren arabera, funtzio desberdina izaten zuten. Oihal zuriak edo elikagaiak (gari�kutxa, gariaren kasuan, gazi-kutxa elikagai gazituentzat) gordetzeko izan zitezkeen. Aleak gordetzeko erabiltzen zirenean, barneko kutxatila hurrengo urteko ereinaldirako haziak gordetzeko erabiltzen zen; arropa gordetzeko erabiltzen baziren, kutxatila dokumentuak eta nolabaiteko balioa zuten objektuak gordetzeko erabiltzen zen. Horiek izaten ziren dekorazio gehien zuten kutxak, ezkon arreoetan ematen zirelako eta etxeko logeletan gordetzen zituztelako.

Etxetik kanpo, dirua edo dokumentuak gordetzeko erabiltzen zituzten kutxak zeuden, adibidez, kofradietan eta bestelako erakundeetan. Elizaren kutxetan, hamarrenak eta beste dohaintzak aletan jasotzen zituztenez, tamaina handikoak ziren eta hamarren-kutxak esaten zieten. Hondarribia (Gipuzkoa) eta Lekeitioko (Bizkaia) arrantzale-kofradien kutxek errituetan parte hartzen zuten, eta egun bi herrietako ondare folklorikoaren parte bat dira.

Erreferentzia bibliografikoak:

Peña Santiago, Luis Pedro. Arte popular vasco. 3ª ed. San Sebastián: Txertoa, D.L. 1971. 117-129.

http://www.euskomedia.org/aunamendi/52123

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Xehetasunak

  • Title: Kutxak
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XVIII-XX. mendeak
  • Type: Altzaria
  • Medium: Zura, Burdina

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila