Kargatzen

Pertzak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Elikagaiak egosteko metalezko ontziak. Handiena mailukatutako kobrezko pertz bat da, tximinian, suaren gainean zintzilikatzeko burdinazko helduleku bat duena. Heldulekua eusten duen ertzeko zerrendan fabrikatzailearen izena dago grabatuta: Dámaso Lazarraga, Bilbao la Vieja (Bilbo, Bizkaia). Txikiena burdinurtuzko eltze bat da. "C" formako helduleku pare bat jarri zaizkio; heldulekuak ere burdinazkoak dira.

Burdina Bizkaiko lehengai nagusia izan da erromatarren garaitik, eta XIX. mendean gertatutako industria-garapenaren oinarria izan zen. Euskal Herriko lehenengo galdategia Boluetako Santa Ana izan zen, Bilbo ondoan, XV. mendeko burdinola baten gainean eraiki zena. Beste hainbat jardueraren artean, sukaldatzeko ontziak produzitu zituen. Kobrearen langintza ere Erdi Arotik XX. mende amaierara arte dokumentuetan jasota dago lurralde horretan, Enkarterri eskualdean batez ere.

Erreferentzia bibliografikoak:

Alonso Olea, Eduardo J. Bolueta : una encrucijada de caminos en el espacio y en el tiempo. In: Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia. Bilbao: Ayuntamiento de Bilbao, 2008. 173-198

http://www.euskomedia.org/aunamendi/127556

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago
  • Title: Pertzak
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XIX-XX. mendeak
  • Type: Sukaldeko tresneria
  • Medium: Burdina, Kobrea

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila