Kargatzen

Sèvresko murkoak

Manufacture nationale de SèvresXIX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Sèvresko portzelanazko bi murkoek multzo bat osatzen dute: Napoleon III.ak eta haren emazte Montijoko Eugeniak osatzen zuten bikotea da. Ordura arte arrantzale-herrixka bat izan zen hartan, Biarritzen alegia, uda ematea erabaki izanak euskal kostaldearen norabidea aldatu zuen 1854tik aurrera. Bikotearen egonaldiek gorte osoa erakartzen zuten, eta baita Europa eta mundu osoko hamaika aristokrata ere. Abdikatu ostean, Biarritzek erakargarritasun turistiko handia mantendu zuen; Donostiaren xarmarekin (Espainiako monarkiak udako gorte gisa aukera baitzuen) elikatu egiten zen, eta Donostia Biarritzenarekin. Bi familiek bisitaldiak egiten zizkioten elkarri, eta Frantziako enperadorea eta enperatriza sarritan joan ziren Gipuzkoako hiriburura.

Portzelana hauen garrantzia ez da haien egikera bikainera mugatzen, aitzitik, izaera sinboliko nabarmena ere badute: urrezko heldulekuek arrano inperialak irudikatzen dituzte, eta erretratuetan bi pertsonaiak haien ikur inperialekin azaltzen dira.

Murkoak bikoteak Donostiako udalari egindako opari bat dira, 1859an egin zieten harreraren oroigarri.

Inbentario zenbakiak:STM-026648-001 - STM-026649-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila