Kargatzen

Txistu handi edo silbotea

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Txistu handi edo silbotea hiru zuloko (bi aurrean eta bat atzean) eta giltza gabeko ohiko txistuaren aldaera bat da. Duen tamainagatik, bi eskuekin jotzen da. Tresna gisa, XIX. mendean garatu zen txistuari laguntzeko eta soinu baxuagoak sortzeko. Sarritan, taldea bi txistuk, silbote batek eta atabal batek osatzen dute.

Esku bakarrarekin jotzen den hiru zuloko txistua, ia beti, danbolina edo bestelako perkusioren batekin batera jotzen dena, antzinatik hedatuta dago Europa osoan eta munduko beste hainbat eskualdetan. Txistua oso ohiko tresna izan da euskal jaietan, geografikoki gehien zabaldu dena. Nolabaiteko izaera instituzionala ere izan du, hiriko ospakizun erlijiosoetan ez zuelako inoiz huts egiten. Oraindik ere, Euskal Herriko hiri gehienetan txistularien udal-bandak dituzte, Donostiakoa esaterako, uniformedun zortzi kidek osatutakoa.

Ale hau, XX. mendeko 60ko hamarkadakoa dena, Donostiako Udalak San Telmo Museoari egindako dohaintza bat da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Beltran, Juan Mari. Soinutresnak euskal herri musikan. [Hernani] : Orain, 1996. 63-70.

Inbentario-zenbakia: STM-027602-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago
  • Title: Txistu handi edo silbotea
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XX. mendea
  • Physical Dimensions: 63,5x3,5x3,5 cm
  • Provenance: Donostia (Gipuzkoa)
  • Type: Musika-tresna
  • Medium: Zura, Metala

Gomendatuak

Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila