Kargatzen

Uztarria

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Zur pieza bakarrean eskuz egindako adar-uztarria. Bi buru-leku dituen ohol horizontal bat da, eta helduleku eta gurtede-zulo lanak egiten dituen zulo laukizuzena du erdian. Aurrealdean eta atzealdean, zati batean, moztutako motibo geometrikoekin eta erronbo batzuekin apainduta dago. Euskal uztarrietan tailla-lan aberatsak egon daitezke, uztarria azkonarraren edo ardiaren larruaz estaltzean neurri batean gordeta geratzen den arren.

Euskal Herrian bereizgarria da adar-uztarria, hau da, adarrei eusten zaiena. Bikoitza izan ohi da, banakoa izan badaiteke ere. Halako uztarria da Europako hainbat eskualdetan, eta baita Ameriketako batzuetan ere, lekuan lekuko kolonizatzaileen arabera. Telesforo de Aranzadi etnografoak XX. mende hasieran argitaratutako azterlan konparatibo baten arabera, lanabes hau Euskal Herrian hainbeste perfekzionatzearen arrazoia idi-demak omen dira.

Pieza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren I. Atxukarro bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Aranzadi, Telesforo. El yugo vasco “uztarria” comparado con los demás : memoria escrita por Telesforo de Aranzadi y Unamuno con ocasión de las ”Fiestas de la Tradición del Pueblo Vasco”. San Sebastián, Imprenta de la Provincia, 1905. 22, 21

Garmendia Larrañaga, Juan.. De etnografía vasca : (cuatro ensayos) : el caserío, ritos fúnebres, galera del boyero, las ferrerías. [San Sebastián] : Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1976. 66-69

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DBKVisorBibliotecaWEB/visor.do?ver&amicus=99227

Inbentario-zenbakia: GFA-001950-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri gehiago

Xehetasunak

  • Title: Uztarria
  • Creator: Ezezaguna
  • Date: XIX-XX. mendeak
  • Physical Dimensions: 22x125x18 cm
  • Type: Nekazal tresna
  • Medium: Zura

Gomendatuak

Itzuli Google-ren bidez
Orri nagusia
Arakatu
Inguruan
Profila