Antoine-Jean Gros frantziar margolaria izan zen. Haren lanak estilo neoklasikoan ezar baditzakegu ere, agerikoak dira erromantizismorako ezaugarriak: indar eta espresibitatea bete-betea. Jacques-Louis David margolaria lagun eta maisu izan zuen Grosek.