Espainia-Estatu Batuak Gerra Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerra izan zen, 1898an hasi eta bukatua. Espainian Kubako Gerra eta Kuban Espainia-Kuba-Estatu Batuak Gerra ere deritzote. Gerrak Kubaren independentzia ekarri zuen, eta, horren ondorioz, Espainiar Inperioaren bukaera; izan ere, Espainiak Guam, Puerto Rico eta Filipinak laga zizkion Ameriketako Estatu Batuei 20 milioi dolarren truke.
Gerra piztu baino lehen, erreboltak izan ziren Kuban Espainiaren gobernuaren kontra. Estatu Batuetan, zenbait komunikabidek Espainiaren kontrako gerra babestu zuten, eta lortu zuten iritzi publikoari eragitea. Herrialde horretako enpresa jendea, hala ere, gerraren kontra agertu zen oro har, depresio ekonomiko bat gainditu berriaren mozkinak galtzeko beldurrez.
AEBren USS Maine itsasontzi armatua Habanan hondoratu ondoren, alderdi demokratak William McKinley presidentea presionatu zuen gerra deklaratzeko, horrek nahi ez bazuen ere. Hala, Estatu Batuetako Kongresuak, 1898ko apirilaren 20an, exigitu zion Espainari Kubatik alde egiteko eta presidenteari baimendu zion armada erabiltzea Kubak independentzia lor zezan.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia