Iwo Jimako gudua, Bigarren Mundu Gerrako Ozeano Bareko Frontean jazo zen gudu garrantzitsua. Estatubatuarrek Iwo Jima japoniar irla konkistatzeko operazio militarrak abiatu zuen Bigarren Mundu Gerrako gudurik ezagun eta aldi berean odoltsunetakoa. Gudua 1945eko otsailaren 19an —estatubatuarrak irlan lehorreratu zirenean— hasi zen, eta martxoaren 26an amaitu.
Gudu hura zinez gogorra izan zen. Izan ere, Iwo Jima garrantzi estrategiko handiko kokagunea zen aliatuentzat, han zeuden hiru aerodromoetatik Japonia bonbardatzeko beharrezko sostengua bidali baitzitekeen. Japoiarrentzat, berriz, kokagunearen estrategikotasunaz gain, irlak garrantzi sinboliko nabarmena zuen, gerran lehen aldiz, benetako lur japoniarra jokoan baitzegoen. Irlaren defentsa Japoniako Armada Inperialaren esku zegoen, gudarien buruzagia Kuribayashi jenerala zelarik. Japoniarrek, era esanguratsuki trinko batean antolatu zuten irlaren defentsa, posizio indartuak, bunker handiak, artileria ezkutatua eta 18 km baino gehagoko tunel sare bat erabiliz.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia