Marina Abramović serbiar artista bat da, performancean espezializatua. New Yorken bizi da. Bere lanak artistaren eta audientziaren arteko harremana ikertzen du, gorputzaren mugak zeintzuk diren eta gogamenaren aukerak. Hiru hamarkadatan aktiboa izan da, askorentzat Abramović "arte performatiboaren amona" da. Ikusleari parte-hartze modu berriak eman dizkio, "mina, odola eta gorputzaren muga fisikoak" ikustaraziz.
Bere lanik ezagunenen artean Seven Easy Pieces dago, non zazpi artista ezberdinen performantzeak berregin zituen New Yorkeko Guggenheim Museoan.
Datuak: Q47496
Multimedia: Marina Abramović
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia