Olibetako mendia edo Oliamendi, batzutan Olibondoen mendia izendatua, Palestinako mendia da, Ekialdeko Jerusalemen dagoena.
Olibondoen mendiaren mendebaleko maldetan dago Getsemaniko baratzea, Bibliaren arabera, Judak saldu ondoren, Jesus atxilotu zuten tokia. Garrantzi handia du kristauentzat, Ebanjelioen arabera Jesu Kristo bertan izan zelako bizitzako azken egunetan, bere ikasleei eskatologiaz mintzo zitzaielako, eta handik igo zelako berpiztu ondoren zerura.
Hilerri judua izan da 3.000 urtez eta 150.000 hilobi inguru ditu.
Josafaten haranan kokatuta, 826 metro garai da.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia