Plaza Gorria

Plaza Gorria Moskuko plazarik ezagunena da, eta Kitai-gorod merkataritza auzoan dago. 695 metro luze eta 130 metro zabal da, eta beraz, munduko hirugarren plazarik handiena da.
Kremlina, Errusiako presidentea egun bizi den errege gotorlekua banatzen du. Bertatik abiatzen dira Moskuko kale nagusiak norantza guztietan, autobideetan luzatuak hiritik kanpo irten arte. Horregatik, plaza hau, hiriko eta Errusia osoko erdigunetzat hartzen da.
Plaza dagoen tokia, hasieran, zurezko eraikinez beteta zegoen, baina Ivan III.a Errusiakoak garbitu zuen, erraz erre baitzitezkeen eraikin horiek. Plaza berriak, azokentzako toki gisa balio izan zuen, aurrerago, ospakizun publiko eta aldarrikapenentzako, baita tsarren koroaketarako ere.
"Plaza Gorria" izena ez datorkio inguratzen duten adreiluen koloreagatik, ezta komunismoaren kolore gorritik ere. Hobe, Красная hitz errusiarretik dator, "gorria" esan nahi duena, baina, antzinako errusieraz, "polita" esan nahi du, hau da, plaza polita. Hitza, hasiera batean, XVI. mendekoa den San Basilio Katedrala izendatzeko erabiltzen zen, "polita" zentzuarekin, eta, geroago, izena, gertuko plazak jaso zuen.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Wikipedia

Ezagutu toki hau

314 elementu

"Arte eszenikoak" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Google-ren aplikazioak