René Huyghe frantses arte-historialaria izan zen.
Artearen historia eta letrak ikasi ondoren, 1930ean kontserbadore gisa hasi zen lanean, Louvreko Museoan. 1937tik 1951ra bitartean, Louvreko pintura-saileko kontserbadore-buru izan zen, eta museoaren ikerketa- eta dokumentazio-zerbitzua sortu zuen. Garai hartan, Louvreko Eskolako irakasle izan zen, erakusketa ugari antolatu zituen, bai Parisen eta bai atzerrian, eta Frantziako museoetako pinturak zaharberritzeko zerbitzua sortzen lagundu zuen. 1950etik aurrera, Collège de Franceko irakasle izan zen, arte plastikoen psikologiako katedran. 1960an Frantziako Akademian sartu zen, Robert Kempen lekuan. 1966an Europako Erasmo saria jaso zuen bere lanagatik. 1974tik aurrera, Frantziako Institutuaren Parisko Jacquemard-André museoaren zuzendari izan zen, eta hamar urtez, Venezia zaintzeko nazioarteko adituen batzordearen lehendakari. Asko idatzi zuen antzinako artearen eta arte modernoaren historiari buruz, pinturari buruz, batik bat, esate baterako, Histoire de l´art contemporain; baina, baita formen bizitza eta artearen funtzioari buruz ere.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia