Zambezi Afrikako laugarren ibairik luzeena da, eta handiena Indiako ozeanoan ahoa dutenen artean. Bere arroa 1.390.000 km² da, Niloren erdia. Bere 2.574 kilometroko ibilbidea Zambian hasten da, gero, behin Angola zeharkatuta, Namibia, Botswana, Zambia eta Zimbabwe arteko muga egiten du, azkenean Mozambiken Indiako ozeanoan itsasoratzeko.
Zambeziko ezaugarri nagusia Victoria ur-jauziak dira, munduko ur-jauzi handienak. Beste ur-jauzi nagusiak Zambia eta Angola arteko Chavuma ur-jauziak, eta Zambiako mendebaldean, Siomaren gertu, dauden Ngonye ur-jauziak dira.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago Wikipedia