Kargatzen

Udazkeneko euria, Jaizkibel

Darío de Regoyos1900

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Darío de Regoyos espainiar inpresionista nagusiak harreman estua izan zuen Irunekin, bere ama Gipuzkoako hiri horretan bizitzen jarri zenetik, eta hor bizi izan zen margolaria bera ere, aldizka, hurrengo urteetan. Bidaso inguruak erakartzen zuenez –luzaroan iraun zuen erakarpen horrek–, makina bat aldiz margotu zituen Hondarribi eta Irun herriak, hango hiri espazioak eta landa ingurumariak. Margolan horietako askotan, Jaizkibel mendia bihurtzen da konposizioaren protagonista, eta konposizioa ardazten laguntzen du. Hemen, Regoyosek, aurre egiteko mendiaren masak berekin dakarren joera nabarmenki horizontalari, diagonalak erabili zituen, artasoroek sortutakoak, hain zuzen ere; artasoroen gainetik, berriz, Junkal eliza eskerga altxatzen da. Kromatismoa, non berde hotzak harmonizatzen dituen horiekin eta urdinekin, bere heldutasun aldiaren adierazgarri da.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: GFA-047545-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Udazkeneko euria, Jaizkibel
  • Sortzailea: Darío de Regoyos
  • Data: 1900
  • Dimentsio fisikoak: 46 x 61 cm
  • Mota: Margolana
  • Materiala: Mihisearen gaineko olioa
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak