Gordailuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren berrogeita hamar kutxako bilduma du, eta San Telmo Museoarenak diren beste hainbeste, garai eta jatorri desberdinetakoak.
Argazkian, Aldundiaren jabetza diren kutxak. Argazkiaren eskuinaldean agertzen direnak Xabi Oteroren bildumakoak dira, eta hainbat lurraldetakoak dira. Goiko apalean dagoen kutxa Agurainen (Araba) aurkitu zuten eta XVI. mendekoa dela uste dute. Beheko apaleko kutxa Betelukoa (Nafarroa) da, eta zertxobait geroagokoa da. Argazkiaren atzealdean, Haroko (Errioxa) kutxa bat. Froga dendrokronologikoek hau ere XVI. mendekoa dela egiaztatu dute.
Erreferentzia bibliografikoak:
Peña Santiago, Luis Pedro. Arte popular vasco. 3ª ed. San Sebastián: Txertoa, D.L. 1971. 117-129.
http://www.euskomedia.org/aunamendi/52123