Mihidun sastakaia, kobrezkoa, Urtao II haitzuloan aurkitua (Oñati, Gipuzkoa). Triangelu formako xafla du, punta obalarekin, eta alakatua bi aldeetan. Ebakidura ganbilbikoa du, lauagoa mihian -forma trapezoidala du-. Kalkolitoaren amaierako edo Brontze Aroaren hasierako (4000-3500 urte BP) ehorzketen ondoan aurkitu zen sastakai hau, eta baita beste txikiago bat, eta suharrizko bost punta.
Bibliografia:
Armendariz, Ángel. Excavación de la cueva sepulcral Urtao II (Oñati, Gipuzkoa). Munibe, 1989. 45-86
Inbentario zenbakia: UII.6G.172