Kargatzen

Irekidura handia duen kutxa hutsa

Jorge Oteiza1958

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

"Azkena emateko obrak" 1958an hasi zituen Oteizak. Irudi geometriko nabarmen horiek ezaugarri dute materiarik gabeko espazioaren adierazpena direla, eta eskultura protominimalistaren eredutzat jotzen dira. Eskultoreak azaldu zuenez, lan horiek taxutzen, osatzen eta mamitzen dituen hutsak, ezerezak, aditzera ematen du helmuga batera heldu zela eta prozesu bat bukatu eta beste bat hasi behar zuela. Mota horretako lana da Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo, 1958),eta Oteizak artearen alorrean egindako ibilbide joriaren goren unea adierazten digu; izan ere, horrelako lanak haren ikerketaren muina dira, eta eragin handia izan zuten eskultura modernoan. Zenbait gorputz geometrikorekin esperimentatu bazuen ere, artistak kuboan aurkitu zuen bere ikerlanari atxikitako arazoen irtenbidea: kuboari esker, espazio hutsa defini zitekeen eta indar espiritualez bete. Kutxa metafisikoek misterioz betetako espazio iluna mugatzen dute, eta, marmolezko edo harrizko oinarri baten gainean ezartzean, artistak nahi zuen sentsazioa sorrarazten laguntzen dute: espazio hori sakratua da.

Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldialan horien erakusgarri bikaina dugu, baita Irekidura handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura, 1958) ere; zehazki sail horren barruko Kutxa hutsak (Cajas vacías) azpisailekoa da azken hori, eta kutxa baten oso adibide zolia da, espazioa eta formak arinki mugitzen baitira, sail bereko beste lan batzuetan baino aiseago.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak