Kargatzen

Goyaren alegiazko erretratua

Antonio Saura1985

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Antonio Saura gaztetan txunditu zuten Diego Velázquezen eta Francisco de Goyaren lanek, biak ere espainiar maisu handiak. Aldiz, 1950eko hamarkada hasieran Espainian pintore eta politika- eta kultura-errepresio giroaren lekuko izanik, ondare loriatsu hori kultura frankistari kendu behar zitzaiola ikusi zuen, horrek Europako Arte Informalaren kontrako tokian jartzen baitzuen. Paradoxikoa den arren, Espainiaren ondare miresgarri hori pintatzeko era berritzaile eta erradikalen pean jartzean lortu zuen Saurak ondare hori askatzea eta bizi berri eta kementsu berria ematea: Arte Informalari eta AEBko Ekintza Pinturari lotutako Keinu Pintura bere egin zuen, eta Espainiako irudi eta gai tradizionaletan aplikatu zuen. 1950eko hamarkadan Parisen denboraldi labur bat igaro ondoren (surrealistekin izan zen harremanetan), Saura Espainiara itzuli zen eta El Paso taldea (1957–60) sortu zuen. Taldeko kideek Europan eta AEBn garatzen ari ziren pintatzeko modu berriak sustatu zituzten haien lanetan eta taldearen izen bera zuen argitalpenean. (Saura lehenengotarikoa izan zen Jackson Pollock-en lana Espainian defendatzen.) Garai horretan, Saurak zuri-beltzera mugatu zuen kolore-aukera eta bere ibilbide artistikoan nagusituko zen gaikako sailari heldu zion, tartean direla "gurutziltzaketak", "emakumeak", "irudi biluziak", "jendetzak", "erretratuak" eta "alegiazko erretratuak" (azken bietan Espainiako pertsonaia historikoak erretratatu zituen, adibidez, Goya eta Filipe II.a). Saura oso moldakorra zen: pintura ez ezik, grabatuak eta liburuetarako marrazkiak egin eta agertokiak diseinatu zituen, eta idazle oparoa izan zen.

Madrilgo Prado Museo Nazionalean gordetako Goyaren Margolan beltzak (Pinturas negras, 1821–23) saileko lan batek Saura liluratu zuten haurtzarotik espazioa lantzeko moduagatik. Margolan hori, Txakurra erdi hondoratua (Perro semihundido), oso misteriotsua da eta, argi eta garbi, murriztailea. Bertan, txakurraren burua lanaren behealdean dagoen lur-pila batetik azaleratzen da. Margolanaren gehiena zeru gorri-hori huts batek betetzen du. Lan horrek Sauraren erretratu batzuen iturri izan zen, Goyaren alegiazko erretratua (Retrato imaginario de Goya) edo Goyaren txakurra (El perro de Goya) lanena hain zuzen; Saurak erregulartasunez landu zituen horiek 1957tik 1992ra. Guggenheim Bilbao Museoaren Goyaren alegiazko erretratua (1985) lanean, iluntasunak edo hutsak ia guztiz betetzen dute lana eta gune zuri txiki bat soilik dago, goiko eskuinaldeko izkinan, txakurraren irudi zirrimarratuaren gainean. Sauraren arabera, "'ateratze', 'jaiotza' eta 'agerpen' ideiak hutsaren berebiziko garrantziari lotuta mantentzen dira beti"[1]. Arte-sorkuntzari lotutako aldarte guztiak adierazten dituzte horiek: bertan espazio bat eta lehen ez zegoen zerbait agertzea edo hor zegoen zerbait desagertzea. Baina margotutako edo marraztutako gaiak beste metafora-balio bat ere du: "Azaleratzen den txakurraren burua, gure bakardadearen erretratu bailitzan, Goya bera da 'zer gertatzen ari den' behatzen".

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Goyaren alegiazko erretratua
  • Sortzailea: Antonio Saura
  • Sortze-data: 1985
  • Kokapena: Bilbo, Espainia
  • Dimentsio fisikoak: 83,5 x 125 x 5,5 cm
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: Artelana Guggenheim Bilbao Museoaren webgunean
  • Materiala: Baliabide anitzak paper gainean
  • Artelanaren kokapena Museoan: Es dago ikusgai
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?

Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin

Dena prest!

Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak