Porcelanas Bidasoaren ezaugarri bereizgarrietako bat itsasontziekin eta itsasoarekin zerikusia zuten gaiak irudikatzea izan zen. Txarro hau Manuel Beneditok (Valentzia, 1875 - Madril, 1963), fabrikako zuzendari artistikoak, diseinatutakoa da. Fabrikako artistek bere lan batzuk erreproduzitu zituzten, gainaldean eskuz margotuz.
Ontziak oin molduratua du, gorputzari burdinazko tximeletadun torlojuz lotzen zaiona, gorputza kono-enbor formakoa du, lepora igarotzeko moldura batekin; lepoa itxia da, aho molduratua bezalaxe. Eskutokiak ditu, gorputzaren goialdean aurrez aurre jarrita, eta maskor bat antzeratzen dute, erliebean. Estalkia esmalte gardenezkoa da.
Gorputza eskuz apaindu da, urdin kobalto kolorez. Itsas-eszena bat da, hainbat belaontzi dituena. Oinean eta lepoan begetalen girlanda bat, eta piezaren zatiak nabarmentzen dituzten hainbat hari trazatu dira. Oinarrian, zigilu estanpatua du, ereinotz-koro urdinaren barruan "BIDASOA" idazkuna duena, beltzez.
Neurriak: Txarroa: Garaiera: 41 cm. Oinarriaren diametroa: 19. Ahoaren diametroa: 11.
Tapoia: Garaiera: 15 cm. Diametrorik handiena: 11 cm.
Erreferentzia bibliografikoak:
Álvarez, Marian ; Jiménez, Maite ; Mujika Goñi, Amaia. Euskal lozak eta portzelanak : XVIII-XX mendeak = Lozas y porcelanas vascas : siglos XVIII-XX. Bilbao: Euskal Museoa = Museo Vasco, 2009. 469-511.
Inbentario-zenbakia: GFA-018649-001
"Diseinua" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.