Kargatzen

Napoliko gizona

Jean-Michel Basquiat1982

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao
Bilbao, Espainia

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) eta Napoliko gizona (Man from Naples) 1982koak dira, Jean-Michel Basquiaten ibilbidean garrantzi handia izan zuen aldikoak: artista gisa nabarmendu ondoren eta garai emankorrenaren aurretik egin zituen. Bi lanok funtsezkoak dira 1980ko hamarkadan haren pinturak izan zuen garapena ulertzeko.

Napoliko gizona lanean, gainazala osoa arbel handi bat balitz bezala erabili zuen artistak, bertan zirriborroak egin eta zeinuak nahasteko. Pinturaren titulua asto gorriaren buru gainean idatzitako esalditik hartu zuen eta hainbat inskripzioz, kolore orbanez, zirriborroz eta oinarrizko zeinuz inguratuta egon arren, konposizioa nabarmentzen da irudi totemiko baten antzera. Umoreak, ironiak eta primitibismoak definitzen dute indar handiko pintura adierazgarri hau.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Guggenheim Bilbao

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak