Kargatzen

Donostiako kaia

Pedro Venancio GassisXIX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Ogibidez militarra, pintore gisa paisaia ulertzeko sentiberatasun delikatua erakutsi zuen. Haren ikastaldia bi artistari lotua egon zen, eta olio-pintura honetan haien eragina antzematen da. Itsasoaren zehaztugabetasun lurruntsuan Alejandrino Irureta gogora datorkigunaz ohartzen bagara ere, Martín Ricoren irakaskizunak esplizitu bihurtzen dira gainerako planoen eraikuntzarako erabilitako sustrai preziosistadun pintzelkadetan eta paisaiaren kontzeptu argitsuan. Izan ere, zeruaren urdinean bi pintoreek Veneziari eskaini zizkioten ikuspegiekiko lotura nabarmena dago.

Kasu honetan, haatik, Gassis Donostiako portuko atzera-aurreratara gerturatu zen, eta Itsasoko Atearen parean irudikatu zuen, hiria gordetzen zuten harresiak zeharkatzeko sarbide zaharra zenaren parean. Haren atzean, Koruko Andre Mariaren basilikaren fatxadako dorre simetrikoak daude, perspektiba bortxatuarekin, berezitasun handiagoa izan dezaten.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000227-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Donostiako kaia
  • Sortzailea: Pedro Venancio Gassis
  • Data: XIX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 88 x 54 x 7,5
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Mihisearen gaineko olioa
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak