Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu, 1995) metodo tradizionalak baliatuz Indiako harrobi batzuetatik erauzi zen granito arrosaz egindako pieza da. Chillida 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen granito hori lantzen eta, garai hartan, 1988ko Veneziako Bienalean erakusgai jarri zen Sakona airea da IV (Lo profundo es el aire IV, 1987) sortu zuen. Granitozko lan horiek irekiune bat dute goiko aldean (lauki bat) eta, bertatik, argia sar daiteke barnealdera. Chillidak jakin bazekien harria eraldagaitza dela: uko egiten dio itxuraldatua izateari. Harriari ezarrarazitako geometria baten ordez, materiaren beraren geometria ateratzea bilatzen zuen. Chillidaren iritziz, harriaren indarra eta kemena espazioa moldatzeko eta batzeko gaitasuna ziren. Eskultoreak, granitoa lantzean, arrokak berak, mendi batek bezala, arkitektura-esperientzia bat eskaintzea nahi zuen.
"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.