Halabeharraren kurba (La curva del destino, 2004) lanak tamaina handia du, eta jasotako irudia arkitekturaren eta hiriaren ethos baten errepresentazioan oinarrituta dago. Bertan, New York hiria agertzen zaigu.
Lazkanoren obrak ezaugarri du hiria hiritarren elkarbizitzarako geografia gisa aurkeztea. Pintura honen proposamen idealista eta utopikoak tentsio konstruktiboa adierazten du, eta pintoreak, errealitatea den bezala deskribatu beharrean, fikzio moduan errealitateari buruz egin duen ebaluazioa da, irudi batera baino gehiago ideia batera hurbiltzen gaituen eraikuntza.
"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.