Kargatzen

Haizatzeko makina

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Goialdean piramide-enbor formako tobera duen zurezko egitura, atzealdean danborra, erdian bi bahe karratu eta aurrealdean irteera-plataforma dituen makina da. Danborrean lau hegal sartzen dira, eta horiei eskuz eragiten zaie burdinezko biradera bati eraginez. Lau hankatan eusten da, eta garraiatzeko lau eskutoki ditu. Berdez eta gorriz margotuta dago.

Laboreak haizatzeko erabiltzen zen, aleei azala kentzeko. Haizatzeko makina honen tamaina eta garraiatzeko erraztasuna zirela eta, arrakasta bermatua zuen, produkzio txikia zuten hainbat baserrik kostua partekatzeko aukera ematen zuelako. Gehienak XX. mendeko lehen erdikoak dira, euskal lur atlantikoetan, oraindik ere, garia hazten baitzuten garai hartan. Haizatzeko makina Gasteizko Ajuria enpresaren manufaktura produktuetako bat izan zen, nekazaritzarako makineriaren produkzio eta inportazioan aurrendaria izan zenarena, hain zuzen.

Makina hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren J. Gorriti bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Martínez Ruiz, José Ignacio. La mecanización de la agricultura española: de la dependencia exterior a la producción nacional de maquinaria (1862-1932). Revista de Historia Industrial. 1995. 8, 43-63.

Inbentario-zenbakia: GFA-004628-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Haizatzeko makina
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 155x308x109 cm
  • Provenance: Arribe (Araitz, Nafarroa)
  • Mota: Nekazaritza-makineria
  • Materiala: Zura, Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak