Poloniar jatorriko pintore errusiarra, Espainiara Parisetik heldu zen, Lehen Mundu Gerrak eragin zuen herrialdeko eta nazioarteko artisten exodo masiboarekin. Hemen hamarkada batetik gora aritu zen jardunean. Arte- eta literatura-zirkulu berritzaileetan onartu zuten, 1920ko hamarkada amaieran haren arrastoa galdu zen arte. Nagusiki Madrilen bizi izan bazen ere, ohiko artista izan zen Euskal Herrian: hainbat bider pintatu eta ikusgai jarri zituen bere lanak bertan. 1918an (badirudi pieza hau urte horretakoa dela) egin zuen lehen egonaldia iparraldean. Egonaldi horien ondorioz, bere hainbat lan Donostian, Mutrikun, Biarritzen eta Ondarroan girotu zituen. Arrantzale txikiak Ondarroan pinturan, Gauguin eta faubistetan errotuta dagoen sinbolismo barearekin dituen loturak nabarmentzen dira. Deitoragarria da Espainiako panorama artistikoaren modernizazioari lagundu beharrean, nagusi zen esanekotasunak hura otzandu izana, segurtasun ekonomiko handiagoa bilatzeko. STM-001178-001
Mikel Lertxundi Galiana
"Visual arts" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.