Elkano eta lehen mundubira

Elkanoren garairako bidaia bat. 16 galdera, zer testuingurutan egin zen ulertzeko eta Lurraren lehen zirkumnabigazioak eragindako aldaketen berri jakiteko.

Sakatu hau arakatzeko

1 / Zergatik gogoratu gaur Lehen Mundubira?

1522ko lehen mundubiratik aurrera aro berri bat hasi zen, gizateriarentzat eta mundu mailako harremanentzat erabakigarria: lehen mundializazioa.

Haren ondorioek 500 urte iraun dute, eta efemeride hori une egokia da gaur egun munduan eta tokian-tokian dauden erronkei buruz hausnartzeko, ingurumenari, kultura-aniztasunari, migrazioari, ekonomiari, botere-harremanei, pobreziari eta injustiziari dagokienez.

Elcano's Gift (1922). Egilea: Elias Salaverria.Jatorrizko iturburua: Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa - Gordailua

<b<br>2 / Nor izan ziren lehenak?

Getarian jaiotako euskal nabigatzaile batek, Juan Sebastian Elkano, Victoria itsasontziaren kapitain izan zen 1522an. Harekin batera, hamazazpi tripulatzaile europar eta hiru indigena iritsi ziren; Cabo Verden atxilotutako beste hamabi marinelak, berriz, hilabete batzuk geroago heldu ziren.

Egitandi hura Aro Modernoaren hasieran kokatzen da, munduaren eta unibertsoaren ikuskera berri batekin batera.

Horregatik, garrantzitsua da lehen zirkumnabigazioa zer testuingurutan egin, antolatu eta gauzatu zen azaltzea, baita horren ondorioak ere.

The Cantino Planisphere (1502)Jatorrizko iturburua: Biblioteca Estense Universitaria

3 / Zer da aurkikuntzen aroa?

Esplorazio handietan, hainbat interes gurutzatu izan dira: merkatarien eta nabigatzaileen interes ekonomikoak, eta monarkien eta gobernarien interes politikoak.

Konstantinopla erori ondoren, zetaren bidea itxi egin zen, eta Europa atlantikoan, Portugalek eta Gaztelak lasterketa bat hasi zuten, itsasbideetatik espezien uharte irrikatuetara iristeko.

Gaztelako zenbait espedizio mendebaldetik abiatu ziren, besteak beste, Magallaesena, eta Elkano ere han joan zen…

Tordesillasko Itunak, 1494an, bi itsasbide desberdin eta aurkako ezarri zituen Portugal eta Gaztelarentzat, Indietarako ozeano-lasterketan.

Treaty of Tordesillas Treaty of Tordesillas / Page 03Archivos Estatales

Tordesillasko Itunak, 1494an, bi itsasbide desberdin eta aurkako ezarri zituen Portugal eta Gaztelarentzat, Indietarako ozeano-lasterketan.

SpicesReal Academia de Gastronomía

4 / Zergatik joan espezien bila munduaren beste aldera?

Garai hartan, espeziak altxorrak ziren merkaturatzen zituenarentzat. Aparteko balioa zuten: libra bat iltze-belar urre puruenaren 7 gramoren baliokidea zen. Victoria ontziak bere sotoan Sevillara ekarritako 524 kintal espezia nahikoak dira espedizio osoaren prezioa ordaintzeko. Gainera, piperbeltza, intxaur muskatua, kanela, sandaloa... ere ekarri zituen.

Hori dela eta, Karlos V.a enperadoreak Elkano espeziez apaindutako armarri batez saritu zuen: usain-iltzea, intxaur muskatua eta kanela. Eta goiburu bat, Elkanoren balentria aitortuz: Primus circumdedisti me (zu, ni inguratzen lehena).

Primus circumdedisti me (2020)Fundación Elkano

Hori dela eta, Karlos V.a enperadoreak Elkano espeziez apaindutako armarri batez saritu zuen: usain-iltzea, intxaur muskatua eta kanela. Eta goiburu bat, Elkanoren balentria aitortuz: Primus circumdedisti me (zu, ni inguratzen lehena).

Pasaia (1850). Egilea: Anónimo.Jatorrizko iturburua: Diputacion Foral de Gipuzkoa

5 / Nolakoa zen Euskal Herria duela 500 urte?

Euskal lurralde osoak, kostaldeak nahiz barrualdeak, itsasoaren eragin handia zuen. Barnealdetik zetozen hainbat ibilbide komertzialek zeharkatzen zuten, iparraldetik hegoaldera. Hainbat produkturen ekoizpenak Euskal Herriko nekazaritza-lurrak eta portuak lotzen zituen: burdina, lihoa, balea-olioa, ontzigintzarako zura, errementerietarako ikatza, espedizioetarako sagardoa.

A Ghostly Court (1462)Jatorrizko iturburua: Iglesia Santa Maria, Ondarroa

Euskal Herriak, gainera, bere legeak zituen, bai eta ongi antolatutako eta maila politikoan ondo erlazionatutako enpresa-sare bat ere. Bertako negoziatzaile-klaseak konfiantza-, familia-, auzotasun- eta kultura-harremanetan oinarritzen zuen bere indarra, eta harreman horiek Euskal Herria XVI. mendeko itsas potentzia bihurtu zuten.

View of the port of Seville (ca. 1600)Museo de América

6 / Nola antolatu zen bidaia eta nork hartu zuen parte?

1492. urtetik aurrera, Sevillan euskal ontzidiak, hedatu, eta indarra hartu zuen. 1503an sortutako Kontratazio Etxean, euskal botere-taldeak garrantzitsuak ziren, baita haren gobernu-egituran ere.

Basque Country Forges (2020). Egilea: Ferreria Mirandaola.Jatorrizko iturburua: Diputacion Foral de Gipuzkoa

Merkatari eta bankari europarrek finantzaketan parte hartzen zuten, irabaziek erakarrita. Koroak itsasontziak eta hornidurak erosteko agindu zuen, besteak beste armak eta burdinazko objektu asko Bizkaian, bai eta ia 250 pertsona kontratatzeko ere, 5 itsasontziak gobernatzeko.

Gaztelauak (gehienak), portugaldarrak, greziarrak, frantsesak, italiarrak, belgikarrak (flamenkoak), ingelesak, alemaniarrak... Euskaldun asko zeuden: 34.

This is how they dress in Santa María, Vizcaya (1530). Egilea: Chistoph Weiditz.Jatorrizko iturburua: Museo Nacional Germánico

7 / Emakumeak ere izan ziren?

Ez, ez zen emakumerik ontziratu. XVI. mendeko gizartean, emakumeek mesfidantza eta debeku ugari jasaten zituzten. Baina itsasaldean, eta gizonik ez zegoenean, emakumeek askotariko lanak egiten zituzten, zaintzapean. Emakume armadore eta merkatari errespetagarriak ere bazeuden.

Zamaketariak Bilbon (1900)Jatorrizko iturburua: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Euskal portuetan, emakumeak saregileak ziren, arrain-saltzaileak, txikizka saltzen zuten, errekardariak ziren eta arraina banatzen zuten. Bilbon zamaketariak ziren, Errenterian burdina edo zura garraiatzen zuten gabarrariak. Pasaian, badiaren alde batetik bestera arraun egiten zuten batelariak ziren, XVI. mendetik gutxienez.
Ezin da ahaztu euskal itsas historian izandako hain eginkizun garrantzitsua.

Description of Biscay (1707). Egilea: Pieter Van Der Aa.Jatorrizko iturburua: Diputación Foral de Gipuzkoa

<b<br>8 / Zenbat euskaldunek hartu zuten parte espedizioan?

Juan Sebastian Elkano 1519an abiatu zen Moluketarantz, Concepción ontzirako maisu gisa kontratatua. Harekin batera beste 33 euskaldun itsasoratu ziren. Gehienak bizkaitarrak ziren (20 guztira, eta horietako 7 bermeotarrak eta 6 bilbotarrak); 10 gizon gipuzkoarrak ziren, Elkanoz gain, eta 3 nafarrak ziren.

Ezbairik gabe, Espezien Ontzidian euskaraz ere hitz egin, eztabaidatu, barre egin eta abesten zen... Tidoreko errege gazteak bizkaiera ikasi zuela dioen lekukotasun bat ere badago!

Getaria (1700/1800). Egilea: F. Ruiz.Jatorrizko iturburua: Diputacion Foral de Gipuzkoa

Semeetatik lau itsasgizonak ziren, baita Elkanoren koinatua ere.

Oso gutxi dakigu Juan Sebastianen bizitzako lehen urteez; 200 toneleko ontzi baten jabea zen, Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artean salerosian aritzen zela dirudi, eta Levanten eta Afrikan erregearen zerbitzura egon zen.

Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus (1606). Egilea: Gerard Mercator; Jodocus Hondius.Jatorrizko iturburua: Instituto Geogrfico Español

10 / Zer dakigu ontziei buruz?

XIII. mendean euskal flota oso aktiboa zen Ipar Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko itsasbideetan. Merkataritza irtenbide bat zen bestela pobrea zen lurralde batentzat.

Hori dela eta, garaiko ontzigintzako teknologiarik modernoena garatu zuten. Euskal nabigatzaileak oso estimatuak ziren, eta haien itsasontziak garai hartako eraginkorrenak. Izan ere, XVI. eta XVII. mendeetan Sevillatik Ameriketara irteten ziren ontzien % 80 ziren euskal ontziak.

Primus Circumdedisti Me (2019). Egilea: Augusto Ferrer Dalmau.Jatorrizko iturburua: Museo Naval. Madrid.

11 / Nola antolatzen zen ontziko lana?

Kapitaina, maisua eta pilotua ziren ontziko agintari nagusiak.
Kapitain-kargua ohorezkoa izaten zen askotan, eta nobleak izaten ziren; maisuak administratzen zuen ontzia, eta, bere ezagutzengatik, pilotua ordezka zezakeen, eta ontzia gidatzeaz arduratu. Kontramaisuak marinelak zuzentzen zituen jasotako aginduen araberako maniobretan.

Marinelek esperientzia zuten itsasoko gaietan. Itsasmutilak aprendiz gazteak ziren, 17-20 urtekoak. Pajeak are gazteagoak ziren, 8-15 urtekoak; ez ziren gau eta egun gelditzen itsasmutil eta marinelen agindupean.

A Frigate (1719/1756). Egilea: Juan Jose Navarro, Marqués de la Victoria.Jatorrizko iturburua: Archivo Naval de Madrid

Arotzak eta kalafateatzaileak teknikari espezializatuak ziren eta, beraz, ezinbestekoak itsasontzian; horregatik, marinelek baino % 50 gehiago kobratzen zuten.

Barberuek (sanitarioak) tripulazioaren osasuna zaintzen zuten, ahal zen moduan…

Jakizaina edarien eta elikagaien arduraduna zen, eta segurtasunaz arduratzen zen jendea ere bazegoen, aguazila edo artillaria, besteak beste. Guztira, 50 lagun izan zitezkeen itsasontzi bakoitzeko…

Medieval Baker (2007)Jatorrizko iturburua: The Bodleian Library

12 / Nola bizi ziren ontzian? Zer jaten zuten?

Itsasontzi bakoitzeko 50 pertsonak 150 m2-ko azalera zuten, eta bertan lan egin, jan eta lo egiten zuten. Kapitainak, maisuak eta pilotuak ganbera propioa izan zezaketen, baina gainerakoek atseden hartzen zuten, ahal zuten moduan, lurrean botatako estera batean.

Ontzian ur gutxi zegoen. Edateko, ardoa eramaten zen, eta kuadrilletan galleta edo bizkotxoa jaten zuten (gari-opil gogorrak), haragiarekin edo arrainarekin, babekin, garbantzuekin, arrozarekin edo gaztarekin batera, biltegian zerbait geratzen bazen behintzat...

The Beaneater (Mangiafagioli) (1584/1585). Egilea: Annibale Carracci.Fundación Elkano

Jakizainak suterik gerta ez zedin zaindu behar zuen, ur-sarbideak bezain arrisku handia baitzen. Ofizialek aparte eta zertxobait hobeto jaten dute.

Lesioez, zauriez, tumoreez eta hausturez gain, eskorbutoa zen mehatxurik handiena: C bitaminaren gabeziagatik agertzen zen, eta oso ohikoa zen itsasoko bidaia luzeetan.

Aisia mugatua zen: musika, irakurketa, apusturik gabeko jokoak…; erlijio-jarduerak nonahikoak ziren, eta harreman homosexualak, debekatuak eta zigortuak.

Tabula Magellanica (1635). Egilea: Willem Blaeu.Jatorrizko iturburua: Koninklijke Bibliotheek

13 / Zenbat etapa izan zituen bidaiak?

Magallaesen espedizioa eta Elkanoren mundubira 1519tik 1522ra egin ziren.
Hauek izan ziren gertaera nagusiak:

1519: 1519ko abuztuan, 5 ontziak Sevillatik abiatu ziren, eta irailean Sanlúcar de Barramedatik itsasoratu ziren; azaroan Brasilera iritsi ziren.

1520: Argentinako egonaldi luzea; Magallaes itsasartea Txiletik igaro zuten urri-azaroan, eta munduko geografian sartu zen.

Ozeano Barea (1589). Egilea: Abraham Ortelius.Fundación Elkano

1521: 100 eguneko Ozeano Bareko zeharkaldia. Martxoan, Filipinetara iritsi ziren. Apirilean, Magallanesen heriotza. Irailean, Elkano Victoriaren kapitain izendatu zuten. Azaroan, Moluketara iritsi ziren.

1522: Victoria itsasontziak Indiako Ozeanoa eta Atlantikoa zeharkatu zituen zortzi hilabetetan, geldialdi bakarra eginda, Cabo Verden, uztailean. Bizirik atera zirenak Sanlúcarrera iritsi ziren 1522ko irailaren 6an, eta Sevillara 1522ko irailaren 8an.

Costume Book (1530). Egilea: Chistoph Weiditz.Jatorrizko iturburua: Museo Nacional Germánico

14 / Zer aparteko gauza ezagutu zituzten itsasbidean?

Atlantikoan, marrazo eta arrain hegalariekin egin zuten topo. Brasilen, ananak dastatu zituzten, eta loroak, pekariak, mokozabal arrosak... ikusi zituzten; Patagoniara heltzean, berriz, azeriak, ostrukak, pinguinoak, itsas lehoiak, guanakoak....

Larruz jantzitako patagoniarrak ikusi zituzten, berak baino altuagoak; haietako batzuk atzeman zituzten, baina gerora hil egin ziren. Muskuiluak eta sardinak jan zituzten Magallaes itsasartean. Indigenak beren kanoetan sua piztuta nabigatzeko gai ziren!

Elephant, Monkey, Flowers, and Insects (1607/1677). Egilea: Wenceslaus Hollar.Jatorrizko iturburua: Rijksmuseum

Ozeano Bareko uharte batzuetan, palma-ardoa edan eta kokoak eta laranjak jan zituzten; arroza eta oilaskoa, Filipinetan. Indigenek junko eta praoetan nabigatzen zuten.

Borneon, elefanteen gainean ibili ziren, eta arroz-ardoa eta iltze- eta kanela-tisana edan zuten portzelanazko katiluetan. Krokodiloak ikusi, eta dortoka jan zuten.
Moluketan, iltzea, intxaur muskatua eta jengibrea kargatu zituzten. Eta erregeak paradisuko hegazti disekatu batzuk oparitu zizkien…

The route of the first circumnavigation of the world (1519/1522)Fundación Elkano

15 / Nola nabigatzen zuten GPSrik eta makinarik gabe?

Haizeen eta itsaslasterren mende zeuden, eta ez zekiten zer zen okerragoa: ekaitz bortitz bat edo asteak irauten zuen barealdi bat. Ontzian edo popari lotuta eramaten zen batela ezinbesteko pieza zen maniobrak egiteko; hura gabe dena konplikatzen zen.

XV. mendera arte, lehorra bistatik galdu gabe nabigatzen zen: kabotajea zen. Hareazko erlojua edo anpolleta eta itsas konpasa edo iparrorratza erabiliz, kokapena kalkula zitekeen.

New Inventions of Modern Times [Nova Reperta], Amerigo Vespucci Discovering the Southern Cross with an Astrolabium, plate 18 (ca. 1600). Egilea: Jan van der Straet, called Stradanus|Jan Collaert I|Philips Galle.The Metropolitan Museum of Art

Baina itsaso zabalean, behar teknikoek iraultza eragin zuten belaz nabigatzeko artean.

Pilotuak taula astronomikoen edo almanaken informazioa koadrantearen edo astrolabioaren bidez lortutakoarekin (Eguzkiaren edo Iparrizarraren altuera) alderatzen zuen. Horrek Iparra-Hegoa latitudea edo kokapena ezagutzeko aukera ematen zuen.

Longitudea, hau da, ekialde-mendebalde kokapena, datu garrantzitsua zen Moluka uharteak Tordesillasko Itunaren alde hispanoan edo potugaldarrean kokatzeko; baina XVIII. mendearen erdialdera arte ez zen lortuko itsasontzian neurtzea, itsas kronometroa asmatu arte.

The Geographer (1669). Egilea: Johanes Vermeer.Städel Museum

6 / Zer aldatu zen bidaiaren ondoren?

Gertaera historiko haiek aparteko ondorioak izan zituzten hainbat alorretan: ekonomian, elikaduran, geografian, pentsamenduan. Aurrerantzean, ezer ez zen lehen bezala izango.

Aro Modernoa hasi zen, eta oinarrizko produktuak iritsi ziren Europara, hala nola artoa eta patata. Lurraren esferikotasunaren marrazki zehatzagoa lortu zen, eta giza eta geografia-aniztasunari buruzko datu gehiago. Aurrerapen zientifikoei esker, gero eta urrunago joan zitekeen denbora laburragoan. Zientziak eta jakintzak aurrera egin zuten pentsamendu-askatasunerantz.

Portolan atlas dedicated to Hieronymus Ruffault, abbot of Saint Vaast and Saint Adrian (1544). Egilea: Battista Agnese.Jatorrizko iturburua: Library of Congress

Mundu osoa lehen aldiz bateratu zen, eta errazago zirkulatu zuten pertsonek, ideiek eta ondasunek.

Baina lehen mundializazioak ingurumenean eta kultura- eta natura-aniztasunean giza eragin handiagoa izatea ere ekarri zuen, kasu askotan negatiboa.

Iragana ospatzeaz edo epaitzeaz gain, lehen mundubira gogoratzea eta ulertzea aukera bikaina da gaur egun gizarte gisa ditugun erronkei buruz bakarka eta taldean hausnartzeko.

Egileak: istorioa

Mundubira 500 Elkano Fundazioak sortutako erakusketa
www.elkanodundazioa.eus

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Arakatu gehiago
Erlazionatutako gaia
The First Journey Around The World
Unravelling the history of the first ever expedition around the world
Ikusi gaia
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak