Leitzarango bailara eta Leitzaran Bisitarien Etxea

Murgildu zaitez Gipuzkoako biotopo babestu batean Plazaolako Bide Berdean barrena.

Privileged environment at any time of the year (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Leitzarango bailara ingurune pribilegiatua da urteko edozein garaitan. Plazaolako Bide Berdean barrena ibiltzea (oinez edo bizikletaz) izango da Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean dagoen 20 km-ko santutegi natural ia birjina hau ezagutzeko modurik hoberena.

Leitzaran Valley, Protected Biotope (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Leitzarango bailara

Leitzarango bailarako biotopo babestuak ibaia eta ibaiaren ingurunea hartzen ditu Nafarroatik Andoaineraino (Gipuzkoa). Toki berezia dugu Leitzaran ibaiaren uraren kalitatearengatik eta florari eta faunari dagokienez aberastasun handia izateaz gain, kultura-ondare handia duelako.

The fauna of the river Leitzaran (2014-05-03)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Ibaia, paisaiaren protagonista dena, ur-lasterretan, urtegietan eta meandroetan barrena iragaten da, haltzadi baten itzalean, jenderik bizi ez den bailara estu batetik, ura Oria ibaian, Andoainen parean (Gipuzkoa), isuri arte.

The humid mountains of the Leitzaran (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Desnibel handia dago bailararen behealdetik bailara inguratzen duen mendietaraino (Mandoegi, 1.043 m). Mendi horien hegaletatik errekasto asko ateratzen dira, eta horren ondorioz, bailara mendi hezeen eremua da, non kolore berdea nagusitzen den ia urte osoan.

Winter in the Leitzaran (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Amuarrainaren arrantza ohiko jarduera da Leitzaran ibaiaren arroan, Biotopoaren parean. Hiru arrantza-barruti daude, horietako bi hil gabeko arrantza-barrutiak dira eta beste bat arrantza intentsibokoa da; azken hori Andoaingo bailararen sarreran dago.

Autumn in the Leitzaran (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Bailararen % 90 zuhaitz-espezie desberdinez estalita dago. Baso-aprobetxamendua duten mendi-hegaletako pinudien ondoren hostozabal-sailak daude, hala nola pagoak, haritzak eta gaztainak. Udazkenean, paisaiak izugarrizko kromatismoa du.

The riverside forests of the Leitzaran (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Inguruneko landarediaren artean, batez ere haltzadiz eta lizardiz osatutako ibaiertzeko basoak daude. Horiek bailaran dauden espezietarako habitatak osatzen laguntzen dute eta ingurune hori Euskadi osoko ingurune birjinenetako eta hobekien kontserbatuenetako bat da.

The river, protagonist of the landscape (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Biotopo babestu honen ingurunean hainbat espezie bizi dira, hala nola desman piriniotarra, uhandre piriniotarra edo arrain-espezieak, hala nola ibai-amuarraina, aingira eta ezkailua. Zubiak, zubibideak, kanalak eta beste eraikuntza batzuk ere Leitzarango paisaiaren zati dira.

Sorginen zubia

Leitzarango ibaiaren gainean dagoen Unanibiako zubia, “Sorginen zubia” izenez ezagutzen dena, Otietako eremuan, Plazaolako Bide Berdetik eta Leitzaran Bisitarien Etxetik oso hurbil. Harrizkoa da, 31 metro neurtzen ditu eta 3 begi ditu zutabe biribilen gainean.

Exterior of the Leitzaran Visitor Center 1 (2008-08-04)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Bisitarien Etxea

Andoaindik 2 km-ra Otietako parkearen sarrera dago. Toki horretan, ibaitik hurbil, errepidea eta Plazaolako Bide Berdea elkartzen dira. Parkea aisiarako eremu gisa prestatuta dago eta bisitariei harrera egiteko zentroaren egoitza da, Leitzaran Bisitarien Etxea, alegia.

Logo of the Visitor Centre of Leitzaran (1987). Egilea: Eduardo Chillida.Jatorrizko iturburua: Chillida-Leku Museum

Eduardo Chillida artista ospetsuak sortu zituen grabatuen artean, "Leitzaran" titulua duena (1987) eta bailara homonimoari eskainita dagoena Andoaingo Udalari laga zioten (2008) Bisitarien Etxearen logotipo eta irudi gisa erabil zezaten.

Inside of the Letizaran Visitor Center (2016)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Bisitarien Etxea Andoaingo Udalak kudeatzen du eta ekoturismoari buruzko informazioa eta zerbitzuak ematen ditu Leitzaran bailara errespetuz ezagutzeko. Barrualdean, interpretazio-panelek, ikus-entzunezkoek eta maketek ingurunearekiko lehen kontaktua eskaintzen dute.

Exterior of the Leitzaran Visitor Center 2 (2020-08-11)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Bisitarien Etxea solairu bakarreko eraikin xume bat da, irisgarria pertsona guztientzat, baita desgaitasuna duten pertsonentzat ere, egurrez egina dago eta oso ondo integratzen da berau kokatuta dagoen ingurune natural sentikor eta baliotsu honetan.

Leitzaran Bisitarien Etxea

Ezagutu, Ikasi, Esperimentatu, Sentitu, Dibertitu, Arrantza egin, Deskubritu, Erlaxatu, Paseatu... eta gozatu!

Exterior of the Leitzaran Visitor Center 3 (2020-08-11)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Bisitarien Etxeak informazioa emateaz gain, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: bizikleta-alokairua, zerbitzu gidatuak, transfer-zerbitzuak eta eremu horretan mendi-ibiliak egiteko hainbat proposamen. Horrez gain, jardueren agenda eta eskola-taldeentzako arreta ditu, baita arrantza-eskola ere.

Exterior of the Leitzaran Visitor Center 4 (2009-01-09)Jatorrizko iturburua: Andoain Town Council

Leitzarango bailaran elurteak oparoak izaten dira. Neguan, Bisitarien Etxeak atseden hartzen du, ez du jarduerarik eskaintzen, eta apiriletik azarora bitarte bisita daiteke asteburuetan eta jaiegunetan. Udan, uztailean eta abuztuan irekita egoten da egunero.

Leitzaran Bisitarien Etxea

Andoain bere ingurune natural baliotsuarengatik eta bere kultura-eskaintzarengatik nabarmentzen da. Leitzarango bailaran dago, Plazaolako trena igarotzen zen lekuan, Bide Berdearen muturretako batean. Erdialdean, Tourseko San Martin eliza nabarmentzen da. Trenez irits daiteke Donostiatik.

Egileak: istorioa

Erakusketa hau TrailGazers proiektuari esker egin ahal izan da. Honako hauek finantzatzen dute: Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia, Nasuvinsa, Basquetour, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Plazaola Partzuergo Turistikoa. Espainiako Trenbideen Fundazioak (ETF) garatutako “Plazaola Digital” proiektuaren zati da. 

Irudi eta bideo guztiak Andoaingo Udalak eman ditu, Andoaini buruzko bideoa izan ezik, hori “Vive la Vía” (ETF) seriekoa baita. 360º-ko grabazioak “Plazaola Digital” proiektuaren zati dira. 

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Xabier Cabezóni, bere www.leitzaran.net (CC-BY-NC-SA) webgune iradokitzaileagatik. 

Informazio gehiago: visitnavarra.es / turismo.euskadi.eus / plazaola.org / trailgazers.eu / viasverdes.com / navarra.viasverdes.com 

#VVPlazaolaDigital

Bazkideak: teknika guztiak
Zenbait kasutan, hirugarren alderdi independenteek sortu izango dute istorioa, eta haiek ez dute zertan islatu edukia hornitzen duten erakundeen pentsamolde bera. (Hemen behean agertzen dira erakundeak.)
Google-ren aplikazioak