Azken joeren 130.000 urte (130,000 Years of Last Tendencies, 2006–07) pintura mural bat da, erakusketa aretoaren lau paretak hartzen dituena continuum tematiko batean. Hilerri bateko irudiak aurkezten ditu sekzioan, lurperatutako gorpuak eta aldi berean gainazalean estaltzen dituzten hilarriak eta zuhaitzak ikusteko aukera ematen digutenak. Obraren izenak hauxe aditzera ematen digu, duela 130.000 urte inguru lurraren gainean Homo sapiens agertu zelako irizpena, noizbait hilko zela jabetuta ehorzketak egin zituen aurreneko hominidoa. Lazkozek adierazi duenez, pieza hau, batetik, nork berak dituen beldurren exorzismo antzeko bat da, eta bestetik, Sánchez-Cotán bezalako autoreen pintura klasikoari egiten dion omenaldi askea; hain zuzen ere, harengandik hartu du forma organikoa datzan nitxo geometrikoaren baliabidea.