Infinitua baino askoz gehiago (Bastante más que infinito) lanean, artistak New York hiria aurkezten digu. Elementu arkitektonikoen bidez, Lazkanok berriro ordenatzen du paisaia eta irudipenezko errealitate baten errepresentazioa eratzen du, memoria historikoak eta esperientzia pertsonalak iragazitakoa. Bere obra ugarirekin gertatzen den bezalaxe, pintura honi edertasuna lortu nahi duen halako nahia nabari zaio, errealitatearen idealizazioa lortu nahi duena baina, hala eta guztiz ere, postmodernotasunari dagokion ironiarekin jolas egiten duena. Sublimazio hori giza irudiaren gabezian datza: giza irudirik gabe, paisaiak betikotu egiten dela dirudi, karga historikorik ez duelako.