AdosAdos (2007) saila 16 argazkiz osatuta dago, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunentzat bereziki asmatutako ekintza bat jasotzen du, erakundearen Hamargarren Urteurrena ospatzeko. 2007ko urrian egin zen ekintza eta deialdian Museoa zabaltzera gonbidatu zituzten parte-hartzaileak, eraikinaren kanpoaldetik ikus zitekeen areto berri bat sortuz. Proiektu hau gauzatzeko euren buruak eskaini zituzten eraikitzaileen zeregina zen "titaniozko" plakei, hau da, titanioa imitatzen zuten piezei eustea; eraikina estaltzen duten xaflen formatu eta kolore berekoak ziren, eta artistak pentsatutako eskema espazial eta logistikoaren arabera berriro antolatu zituzten. Xafla horiek garraiatzean honakoa lortu zuten artistaren hitzetan: "Arkitektura mugikor bat, Lagunak iritsi artean existitzen ez zena; horma iragankor bat, une batez espazio bat eratzen baita, eta, ondoren, mugitzean direnean, desegin egiten da eta", dio artistak.