Alboka jatorri arabiarra duen hitza da, eta klarineteen familiako musika tresna bati egiten dio erreferentzia. Zirkuluerdi formako zurezko uztarri edo heldulekua du, bi kanabera-tutu eusten dituena. Kanabera-tutuek zuloak dituzte: eskuinekoak hiru, eta ezkerrekoak edo melodikoak, bi. Tutuak behi-adar bati eta zurezko aho bati lotuak daude. Junturak erle-argizariz zigilatu ohi dira, aireak ihes egin ez dezan. Itxura zarpaila duen arren, trebetasun tekniko handia eta entrenamendua behar dira alboka jotzeko, aldi berean arnasa hartu eta haizea bota behar baitira.
Berezkoa da Gipuzkoa eta Bizkaian, XX. mendean protagonismoa galtzen joan zen Arratiako bailarara zokoratu zen arte. Hala ere, azken hamarkadatan berreskuratuz joan da. Panderetarekin jo ohi denez, interpretatzaileak abesteko aukera du, nota altuekin eta ahots indartsuarekin, albokarekin batera entzuteko moduan. Errepertorio tradizionala jota, arin-arina edo porrusalda eta kalejira dira.
Pieza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren I. Atxukarro bildumakoa da.
Erreferentzia bibliografikoak:
Beltran, Juan Mari. Soinutresnak euskal herri musikan. [Hernani] : Orain, 1996. 81-86.
Inbentario-zenbakia: GFA-002154-001
"Historia" gaia interesatzen zaizu?
Jaso berritasunak Culture Weekly-ren buletin pertsonalizatuarekin
Dena prest!
Zure lehenengo Culture Weekly buletina aste honetan iritsiko da.