Kargatzen

Aingura (pikatxoa)

EzezagunaXX. mendearen lehen erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Maniobratzeko eta ainguratzeko tresna, uretara botatzean ontzira lotuko duen soka duena. Gurutze formako oinarri baten gainetik bakar batean elkartzen diren lau beso altxatzen dira, lau besoen artean harria giltzaperatuta geratzeko moduan.

Aingura hauei arrankila edo pikatxoa esaten zaie, eta Ternua eta Labradorreko kostaldeetan urpean egindako indusketatan zenbait ale aurkitu dituzte, euskal arrantzaleak XVI. eta XVIII. mende bitartean ur haietan ibili zirenaren lekuko.

Irudian ikus dezakegun aingura Pasai San Pedrokoa (Gipuzkoa) da eta José Manuel Olavek eskuratu zuen 1989an. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoko bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Benito Domínguez, Ana María. Aproximación a la historia de las anclas líticas a partir de las recuperadas en la costa gipuzkoana. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 3. 2000. 665-684.

Egaña Goya, Miren. XVI eta XVII mendeetako Canadako Ternua eta Labrador-eko euskal leku-izenen zenbait berri. Anuario de Eusko-Folklore, 1984. 32, 31-41.

Merino, José María. La pesca desde la prehistoria hasta nuestros días (La pesca en el País Vasco). Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia, 1991. 152.

Inbentario-zenbakia: GFA-037423-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Aingura (pikatxoa)
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Dimentsio fisikoak: 98x47x47 cm
  • Provenance: Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
  • Mota: Itsas eta ibaiko jarduera
  • Kanpoko esteka: Untzi Museoa
  • Materiala: Altzairua, Larrua, Soka
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak