Kargatzen

Suburdinak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Suburdinak, izenak dioen bezala, burdinazkoak izan ohi diren piezak dira, material erregaiak eusteko eta oxigenatu ahal izateko tximinia barruan jartzen direnak. Hiru hankaren gainean igota egon ohi diren bi gorputzez osatuta daude: enborrak eusten dituen gorputz horizontala, eta horizontalari atxikitako gorputz bertikala, geldigailu gisa funtzionatzen duena eta apainduta egon ohi dena.

Argazkiaren ezkerraldean agertzen direnak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxeberria bildumakoak dira. Ezkerraldekoek idulki baten gainean dagoen letoizko loreontzi bat irudikatzen dute, eta haren ondoan agertzen denak esfera txiki bati eusten dion kono-enbor formako elementu bat du, hau ere, letoiz egindakoa. Eskuinaldean, burdin galdatuz egindako pieza bat dago, San Telmo Museoarena dena eta Aieteko Jauregitik datorrena. Aurrealdean emakumezko baten bustoa du.

Erreferentzia bibliografikoak:

Goñi, Karmele. Etnografía de Zerain : II. Usos del grupo doméstico. In: Contribución al atlas etnográfico de Euskalerria : Investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa. [Donostia-San Sebastián] : Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, D.L. 1988. 641-767.

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Suburdinak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: sukaldeko tresneria
  • Materiala: Burdina, Letoia
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak