Kargatzen

Argizaiola

EzezagunaXIX mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Argizaiola euskal erlijiozkotasun herrikoiaren pieza berezienetarikoa da. Mota honetakoak argizaria biltzeko oholaz eta hanka moduko zortzi zurtoinez osatuta daude, eta kandela erre heinean buelta ematen zaionean, beti daude eutsita. Hankarik gabeko oholaren osteko tipologia da, eta ez du dekoraziorik.

Hildakoei argia eskaintzea kultura askotan egiten den zerbait da. Argizaiolak duen berezitasunetako bat, itxura formalaz gainera, familia bakoitzak berea zuela da. Etxekoandreak elizan pizten zuen, familia-hilobiaren gainean, eta elizan lurperatzeari utzi ziotenean ere, horrelaxe egiten jarraitu zuten. Egun, argizaiolak pizteko ohitura Amezketako parrokian (Gipuzkoa) soilik mantentzen da, Santu guztien egunean bereziki.

Irudian ikus dezakeguna XIX. mendekoa eta Zestoakoa da (Gipuzkoa). F. Díaz Peral bildumakoa da. Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bildumek 178 ale dituzte, XVI. mendetik XX. amaierara artekoak.

Inbentario-zenbakia: GFA-011448-001

Erreferentzia bibliografikoak:

Peña Santiago, Luis Pedro. La "argizaiola" vasca: creencias, ritos y costumbres relacionados con la misma. San Sebastián: Auñamendi, 1964. 197

Peña Santiago, Luis Pedro. La “argizaiola” en Guipúzcoa: su fabricación. Anuario de Eusko-Folklore, 1966-67. 67-70.

Garmendia Larrañaga, Juan. Argizaigin zaar baten oroigarri = En recuerdo a un viejo cerero. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. II, 8-23

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Argizaiola
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX mendea
  • Dimentsio fisikoak: 13x16x16 cm
  • Provenance: Zestoa (Gipuzkoa)
  • Mota: Erlijio-objektuak
  • Materiala: Zura, Argizaria
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak