Kargatzen

Argizaiola

EzezagunaXVIII. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Argizaiola euskal erlijiozkotasun herrikoiaren pieza berezienetarikoa da. Ohol bat da, zeinean argizarizko kandela txiki bat biltzen den. Itxura zertxobait antropomorfoa du, eta baita helduleku antzeko bat ere, argizaiola eusteko edo, argizaria erre ahala, hari buelta emateko erabiltzen dena. Oro har, kandelak betetzen duen erdiko zatia izan ezik, kutxa eta hilarrietako motiboak gogorarazten dituzten motiboekin hornituta egon ohi dira: marrazki geometrikoak, lore estilizatuak, argizagiak, giza irudiren bat...

Hildakoei argia eskaintzea kultura askotan egiten den zerbait da. Argizaiolak duen berezitasunetako bat, itxura formalaz gainera, familia bakoitzak berea zuela da. Etxekoandreak elizan pizten zuen, familia-hilobiaren gainean, eta elizan lurperatzeari utzi ziotenean ere, horrelaxe egiten jarraitu zuten. Egun, argizaiolak pizteko ohitura Amezketako parrokian (Gipuzkoa) soilik mantentzen da, Santu guztien egunean bereziki.

Irudian ikus dezakeguna XVIII. mendekoa dela dirudi, eta Zegamakoa da (Gipuzkoa). F. Díaz Peral bildumakoa da. Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bildumek 178 ale dituzte, XVI. mendetik XX. amaierara artekoak.

Erreferentzia bibliografikoak:

Peña Santiago, Luis Pedro. La "argizaiola" vasca: creencias, ritos y costumbres relacionados con la misma. San Sebastián: Auñamendi, 1964. 197

Peña Santiago, Luis Pedro. La “argizaiola” en Guipúzcoa: su fabricación. Anuario de Eusko-Folklore, 1966-67. 67-70.

Garmendia Larrañaga, Juan. Argizaigin zaar baten oroigarri = En recuerdo a un viejo cerero. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. II, 8-23

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf

Inbentario-zenbakia: GFA-011471-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Argizaiola
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XVIII. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 3,5x47,5x19 cm
  • Provenance: Zegama (Gipuzkoa)
  • Mota: Erlijio-objektuak
  • Materiala: Zura, Argizaria
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak