Ramon de la Sota enpresariaren egoitza zen Ibaigane jauregian eskaileretako kaxa argiztatuko zuen beiraterako bozeto lana egin zuten hiru paneletako bat da. Enkargu honekin erromerien aurkezkera berritu zuen Bizkaiko margolaritzan, ordura artean XVII mendeko pintura flandriarrarekin zordun. Hiru eszenetan ikuslea ekintzan integratuko zuen soluzio konpositiboak hartu zituen, eta honetan pertsonaiak lehen planoan zabaldutako zirkuluerdi batean banatu zituen eliza aurreko aurreskua ikusi ahal izateko.
Estetikoki, Guineak hizkera modernistaren klabeak dekorazio proiektu bati egokitzen jakin zuen paisaia eta irudiak ziluetatzen dituen itxitura lerroz erabiliz markatutako marrazki makurra, landarezko arabesko nahasidunak eta kolore doinu aldaera urridunak.
Mikel Lertxundi Galiana
Inbentario-zenbakia: GFA-005638-001