Kargatzen

Aizkora

EzezagunaXX. mendearen bigarren erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Aizkolari-aizkora euskaldun tipikoa. Tresna hau U forman tolestutako burdinazko xafla batek osatzen du; haren barruan altzairuzko beste bat txertatu da, mozteko aho lerro-makurra duena. Erabiltzeagatik higatuta dago. Buruaren goialdea zuzena da eta, behealdea, pixka bat beheranzkoa. Zuloan sartzen da zurezko kirtena, erdialdean errefortzua duena.

Erdi Arotik aurrera gutxienez, Euskal Herrian aizkoren fabrikazioan espezializatutako errementaldegiak egon dira. Hainbat aizkora mota daude, jatorri (nafarra, bizkaitarra) eta erabileraren arabera: adibidez, ilargi aizkora, egurra ikazteko erabiltzen dena, edo zurgintzan erabiltzen den alde lauko aizkora. Errementaldegi horietako batzuk zabalik egon dira XX. mende amaierara arte, Ezkion, Itsasondon, Urnietan, Leitzan, eta beste hainbat herritan.

Aizkora maiz agertzen da euskal mitologian. Aizkorak egiteko, metalezko bi piezak elkartzeko berotan soldatu behar ziren; teknika hori isilpean gordetzen zuten basajaunek (sinesmen hori Pirinioetan zehar hedatuta dago). Aizkorak tximista-harriak direnaren sinesmena, aldiz, munduko hainbat eskualdetan aurki dezakegu antzinatetik. Tximistak inoiz leku berean erortzen ez direla uste zenez, historiaurreko hainbat aizkora aurkitu dira artzainen txabolatan, eta XX. mendera arte etxeen aurrealdean jartzen ziren, ahoa zerura begira zutela, ekaitza zegoenean.

Pieza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren I. Atxukarro bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdigintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo, 1989. 48-49.

Garmendia Larrañaga, Juan. Aizkora = El hacha o aizkora. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. III, 122-141.

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdf

Inbentario-zenbakia: GFA-002210-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Aizkora
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen bigarren erdia
  • Dimentsio fisikoak: 62x18x4 cm
  • Mota: Tresna
  • Materiala: Zura, Metala
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak