Kargatzen

Aizkora mailuburua

EzezagunaXX. mendearen lehen erdia

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Erabilera bikoitzeko erreminta: alde batetik, mailu-buru obal bat da; beste aldetik, aizkora txiki bat, ahoa oso kurbatua duena. Erdiko gorputzean, damaskinatuta dauzka M eta J letrak. Kirtenaren tamainak adierazten duenez, erreminta pentsatuta dago esku bakarrarekin erabilia izateko; muturreko irtengunea lagungarria da kirtenak irrist egin ez dezan; zuloak erakusten du soka bat edukiko zuela, erreminta zintzilikatzeko, edo eskutik ihes ez egiteko.

Erabilera bikoitzeko erremintak ohikoak dira, kolpekatzekoak eta ebakitzekoak, batez ere. Pieza honen berezitasuna damaskinatua da, luxu bat, bereziki erreserbatua pieza apaingarrientzat, balio handiko armentzat, eta abar. Inizialak direnez gero, litekeena da erreminta pertsonal bat izatea, ez partekatua, eskuzko lanbideren baterakoa, nahiz eta lanbide hori bereziki balioetsia izan edo prestigiozko obrak lantzen dituena izan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Manuel Laborde Werlinden bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Leizaola, Fermín de. Burdina: Burdingintza eta forjaketa tradizionala : [Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Departamentuak Antolatutako Erakusketa] = Hierro : Ferrería y Forja Tradicional : [exposición...]. [San Sebastián]: Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, Educación, Deportes y Turismo. 1989. 90-100.

Inbentario-zenbakia: GFA-002487-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Aizkora mailuburua
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Dimentsio fisikoak: 32x16x4 cm
  • Mota: Tresna
  • Materiala: Burdina, Zura
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak