Kargatzen

Taka-taka

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Zurezko egitura laukizuzena, bi luzerako zilindriko paraleloz egindakoa, muturretan zeharrekoak dituzte, eta lau hankaren gainean eutsita dago. Luzerakoen erdian zirkulu formako zulo bat duen pieza karratu tolesgarri bat sartzen da, haurra bertan sartzeko. Pieza honek burdinazko segurtasun-itxigailuak ditu, eta mutur batetik bestera pasatzen da. Zeharrekoen goialdea kutxa zentral batekin errematatzen da, bertan ibiltzera animatzeko gozokia edo jostailua sartzen zen. Hurritz zurez eta pinukiz eginda dago.

Gordailuak horrelako hiru taka-taka ditu: oso berezia da eta, gurpilik ez duenez, egituraren barruan soilik lekualdatzea ahalbidetzen du. Horri esker, eta haurra leku oso mugatu eta seguruan barrena mugitzen denez, haren zaintzan jarduten ziren helduek bestelako zereginak egiteko aukera zuten, edo, bestelako lanak egin bitartean, haurrari abesteko edo harekin jolasteko aukera zuten.

Hau Lizarrakoa (Nafarroa) da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Goruzaleok, ehunei lotutako euskal ondarea babesteko taldeari, erositako bildumakoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Bebés. Usos y costumbres sobre el nacimiento. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, 2013. 105-106

http://museodeltraje.mcu.es/popups/publicaciones/Catalogo_Bebes_usosycostumbres.pdf

Inbentario-zenbakia: GFA-040919-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Taka-taka
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Dimentsio fisikoak: 40x132x46 cm
  • Provenance: Lizarra (Nafarroa)
  • Mota: Etxeko altzaria
  • Materiala: Zura, Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak