Kargatzen

Saskiak

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Gordailuak, besteak beste, Etnogintza bilduma zaintzen du. Bilduma honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan XX. mendearen azken laurdenean metodo eta teknika tradizionalekin egindako saskiak daude. Guztira, nagusiki gaztainondo zumitzez eta ailaraz egindako 255 elementu ditu (batzuk hurritzez egindakoak dira), eta beste 42 elementu ere baditu, espartzuzko ehunez egindakoak; azken horiek penintsulako ekialdeko artisauek egindakoak dira.

Horietako batzuk "Euskal Herriko Zestogintza / Cestería del País Vasco” erakusketa ibiltarian ikusgai jarri ziren, geure kultura ondarearen alderdi garrantzitsu hori jendarteratzeko; horregatik, teknika horiekin egindako ontzi eta bestelako objektuez gainera, oso aspaldiko jarduera horretan erabiltzen ziren lanabes eta materialak ere ikusgai jarri ziren.

Irudian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etnogintza bilduma osatzen duten euskal saskigintza herrikoiko zenbait pieza ikus daitezke.

Erreferentzia bibliografikoak:

Zura ehunduz-- : 1997ko urtarrilaren 24tik martxoaren 16ra = Tejiendo madera-- : del 24 de enero al 16 de marzo de 1997. Donostia-San Sebastián : San Telmo Museoa = Museo de San Telmo,L.G. 1997. 24

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Saskiak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Mota: Saskigintza
  • Materiala: Zura, Espartzua
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak