Kargatzen

Zahagiak eta zahatoak puzteko hauspoa

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Lau hankadun puzgailua: hauspo horizontal bat da, hari eragiteko airea ateratzeko
lekuan dagoen eskulekua erabili behar da, mahuka baten bidez zuzendu eta
gero.  Horri esker, pertsona berak esku batez hauspoari eragin diezaioke eta, bestearekin, mahuka hel dezake. Hauspoa, berez, larruzko mintz lodi batekin elkartutako bi ohol dira: alde batetik goiko
ohola altxatzen denean, airea sartzen da eta aire hori atera egiten da ohola
jaistean. Kasu honetan, hauspoa ez da etxeko edo burdinolako sua biziagotzeko,
baizik eta zahagiak puzteko, horiek fabrikatzeko prozesuan.

Zahagiak arinak eta puskatzen zailak dira, eta maiz erabili izan dira likidoak eta aleak
kontserbatzeko eta garraiatzeko. Animali-larruen ordez, material berriak
erabiltzen dira orain ontzi gisa. Banako zahatoak oraindik saldu egiten dira
eta upelgintza ardoa ontzeko barrikatan espezializatu da; zahagiak, ordea, oso
gutxitan fabrikatzen dira gaur egun.
Pieza San Telmo Museoak eskuratu zuen 2008an. Goialdean frantsesez dagoen idazkunaren
arabera, pieza hau G. Pepinen oinordekoak (edo haren tailerrean) egindako pieza
da, Bordeleko Notre Dame kaleko 110.ean.

Erreferentzia bibliografikoak:Garmendia Larrañaga, Juan. Zagigintza = El fabricado del pellejo. In: Euskal esku-langintza = Artesanía
vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi,  1970. IV, 18-27
Link (aurrekoarena)

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/01001361.pdfhttp://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/02001375.pdf

Inventario zenbakia: STM-012626-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Zahagiak eta zahatoak puzteko hauspoa
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Dimentsio fisikoak: 80x63x31 cm
  • Provenance: Bordele
  • Mota: Tresna
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Zura, Metala, Larrua
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak