Antzeko ezaugarriak dituzten bi bizikleta: biek burdinazko koadro eta eskulekuak dituzte (batek zurezko heldulekuak ditu), larruzko eserlekua, balazta bakarra aurreko gurpilean eta balaztaren helduleku bat eskulekuaren eskuineko aldean, izpidun burdinazko gurpilak pneumatiko barne-bete begetalarekin, begidun kateak, plato bakarra koadroan eta pinoi bakarra atzeko gurpilean, eta burdin eta gomazko pedalak.
Bizikleta bat Rover markakoa da, Coventrykoa (Ingalaterra); enpresa hori 1878an sortu zen bizikletak fabrikatzeko, geroago motozikletak egiten zituzten eta, 1904tik aurrera, autoak. Beste bizikletak sokak ditu pneumatikoen ordez. Gurpilentzako airezko barne-hodiak zituzten kautxuzko tutuak XIX. mendean asmatu zituzten, goma barne-betezko uztaiak ordezkatzeko; ordezkapena pixkanaka gertatu zen.
Izatekotan ere, litekeena da sokak jatorrizko kautxua ordezkatzeko hala moduzko bide merke bat izatea. Eibar (Gipuzkoa) bizikleta asko eta horien ordezko piezak produzitutako gunea izan da 1920ko hamarkadatik aurrera.
Bi bizikletak Gipuzkoako Foru Aldundiaren J. Etxeberria bildumakoak dira.
Erreferentzia bibliografikoak:
Urdangarín, Carmelo ; Izaga, José Mª. Montadores eibarreses de bicicletas. In: Oficios tradicionales. [Donostia = San Sebastián] : Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Economía y Turismo = Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekonomia eta Turismo Departamentua,[1997]. VI, 99-109.
http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/bicicleta/