Kargatzen

Arrain-kontserba ontziak

EzezagunaXX. mendea

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Kontserba ontzi multzoa. Untzi Museoak euskal kostaldeko kontserba enpresetako hainbat markaren, eta koloretan metalgrafiatuta dauden 300 lata eta latorritik gorako bilduma du. Denboran zehar, enpresa txiki asko egon ziren, bakoitzak bere marka eta formatu desberdinak zituela, garaiaren eta produktuaren arabera. Horren guztiaren ondorioz, diseinu, kolore, motibo, grafia, eta abarretan aniztasun handia dago; batzuk balio estetiko nabarmena dute.

Arraina kontserbatzeko teknikak antzinakoak dira: gazitzea, olio-ozpinetan ontzea, lehortzea... Ontzian kontserbatzeko teknika hamarkadatan zehar perfekzionatu ostean, kontserba industriak XIX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera eta, batez ere, XX. mendeko lehen herenean hartu zuen abiada. Marka batzuen izen italiarrak garai hartan du jatorria: gazitzean eta bestelako teknikatan eskarmentua zuten Siziliako hainbat familia euskal portuetan bizitzen jarri ziren orduan.

Erreferentzia bibliografikoak:

Azpiazu, José Antonio… et al. Arrain kontserbak Euskal Herrian : industria eta ondarea = Las conservas de pescado en el País Vasco : industria y patrimonio. - Donostia-San Sebastián : Untzi Museoa = Museo Naval, 1997. 227

Escudero Domínguez, Luis Javier. Italianos en el Cantábrico. Identidades e historias de una migración particular. Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco. 7.

http://www.academia.edu/27397718/Italianos_en_el_Canta_brico._Identidades_e_historias_de_una_migracio_n_particular._ITXAS_MEMORIA_No7

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Arrain-kontserba ontziak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XX. mendea
  • Mota: Elikagai-industria
  • Kanpoko esteka: Untzi Museoa
  • Materiala: Metala
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak