Kargatzen

Aulkiak

EzezagunaXIX-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Gordailuan kontserbatzen diren estilo eta garai oso desberdinetako aulkien adibideak. Eserlekua eta bizkarraldea zurezkoak, larruzkoak, zumezkoak, lezkakoak edo bestelako zuntzezkoak dituzten aulkiak daude; xumeagoak edo landuagoak, eta abar. Sarritan aulkiak haiekin doan mahai batekin egin ohi dira. Zenbaitetan bestelako altzariekin ere doaz, egongela, logela edo bulegoetarako pentsatutako armairu, arasa, ohe, gau mahai, eta abarrekin.

Aulkia antzinako altzaria bada ere, Europan XVI. mendetik aurrera hasi zen haren erabilera zabaltzen. Aulkien funtzio praktikoaz harago, balio sinbolikoak ditu, boterearekin lotutakoak bereziki, beste guztiak zutik daudenean esertze hutsa ere hierarkia markatzeko modu bat baita; adibidez, "presidente izatea" kontzeptuak latinez "aurrean esertze" esan nahi duten hitzetan du jatorria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 110 aulkiko bilduma du, eta horiei San Telmo Museoaren 56 ale gehitzen zaizkio, jezteko aulkiak, lanerako aulkiak eta jarduera zehatzei lotutako bestelako eserlekuak kontatu gabe.

Erreferentzia bibliografikoak:

Garmendia Larrañaga, Juan. Alkiza eta eser-aulkigintza = Alquiza y la artesanía de la silla. In: Euskal esku-langintza = Artesanía vasca. Donostia = San Sebastián : Auñamendi, 1970. I, 128-137

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Aulkiak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XIX-XX. mendeak
  • Mota: Altzaria
  • Materiala: Zura, Metala, Larrua
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak