Kargatzen

Kutxak

EzezagunaXVIII-XX. mendeak

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Harizki edo gaztaina zurezko kutxa objekturik bereizgarrienetarikoa da euskal altzarien artean. Lau hanka txiki oinarri dituen altzari laukizuzena izan ohi da, aurrealdean dekorazio gehiago edo gutxiago izan dezakeena. Goialdetik irekitzen da. Tamaina haren funtzio nagusiaren araberakoa izan ohi da, eta haren jabeen maila ekonomikoaren araberakoa.

Ornamentazio-motiboetako batzuk Europako eskualdeetan aurkitzen direnen antzekoak dira. Asko aldatzen dira, eguzki-sinbolismo sorta osotik animalia- eta landare-irudietara, erroseta, izar, gurutze eta giza irudiak barne. Marrazki batzuek izan dezaketen esanahi magikoaz jardun izan da, motiboetako asko hilarri eta argizaioletan agertzen diren berberak baitira. Dena den, dekorazioan garai bakoitzeko gustuen eragina antzematen da, eta horrek arte herrikoiaren eta estilo errenazentista, barrokoa, eta abarren nahasketa sortzen du.

Erreferentzia bibliografikoak:

Peña Santiago, Luis Pedro. Arte popular vasco. 3ª ed. San Sebastián: Txertoa, D.L. 1971. 117-129.

http://www.euskomedia.org/aunamendi/52123

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Kutxak
  • Sortzailea: Ezezaguna
  • Data: XVIII-XX. mendeak
  • Mota: Altzaria
  • Materiala: Zura, Burdina
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak