Kargatzen

Haur musikariak

Pietro Francesco Cittadini1681

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa
Irun, Espainia

Cittadini, bere sorterria zela eta Il Milanese izenez ezaguna zena, nagusiki natura hilak jorratu zituzten margolari-familia bateko kiderik garrantzitsuena izan zen. Bere garaian loreak, fruituak, animaliak eta paisaiak zituzten konposizioetarako grazia handia zuela zeritzoten, eta erretratugile ospetsua ere izan zen. Lehenengo espezializazio hori zela eta, beste pintore garaikide batzuk mespretxatu egin zuten, bere burua txikiagotzat jotzen zituzten generoei eman zuelako. Haur musikariak bere joera nagusitik aldentzen bada ere, hein batean azaleratu egiten da, papagaiaren eta zakurraren agerpen anekdotikoan. Obraren protagonistak eraikuntza sendoko lau haur dira. Haien bolumetria azpimarratu egiten dute aurpegien modelatuan erabili dituen itzal nabarmenek. Haien tresnak jotzen buru-belarri dabiltza, bikotetan banatuta: ezkerraldeko biek harreman estua dute emanaldian zehar, besteek, berriz, ikusleari erreparatzen diote.

Mikel Lertxundi Galiana

Inbentario-zenbakia: STM-000033-001

Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
  • Izena: Haur musikariak
  • Sortzailea: Pietro Francesco Cittadini
  • Data: 1681
  • Dimentsio fisikoak: 110x155 cm
  • Mota: Margolana
  • Kanpoko esteka: San Telmo Museoa
  • Materiala: Mihisearen gaineko olioa
Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa

Eskuratu aplikazioa

Arakatu museoak eta erabili Art Transfer, Pocket Gallery eta Art Selfie eginbideak eta beste batzuk

Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak